XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amnesty International erakundeak giza eskubideen zapalketa salatu afrikan

Torturaren erabilera gauza arrunta izan zen iaz afrikar kontinentean, salatzen du Amnesty International erakundearen azken txostenak.

Usadio torturatzaileak ez ezik, epaiketarik gabeko ejekuzioak, ezarritako gobernuen opositoreen bahaiketak eta desagerpenak, halaber, gogorki salatu ditu giza eskubideen aldeko aipatu erakundeak.

Afrikari dagokion txostena 50 estatu afrikarretatik 15ek besterik ez dute Herri eta giza eskubide afrikarren gutuna berronetsi, Afrikar Batasunak (OUA) 1981ean aho batez onartua izan bazen ere.

AIren txostenak Zaire eta Zimbabwe-n emaniko tortura modu zehatzak aipatzen zituen, helikoptero deiturikoa kasu.

Biktima, gerri eta txonkatilatik lotzen dute belaun atzean kokaturiko tantai batetik eskegiz, eta honen inguruan biraka darabilte torturatzaileek atxilotua kolpeatuz.

Zimbabwe eta hegoafrikan gehiegikeria zitalenak gauzatzen dira txostenaren arabera.

Nigerian aldiz, badirudi giza eskubideen egoera hobetuz dihoala.

Izan behar lukeena ez bada ere, droga eta petrolio kontrabandistentzat herio zigorra deuseztu da, behintzat.

Liberia eta Kenian bestalde, onetik okerrera omen doaz, hauteskunde iruzurren gertaera medio lehendabizikoan eta ikasleen protesta mogimenduengatik bestean.

Hain larria da Etiopiako gartzelen egoera, zenbait presoen heriotza gertatu zela iazkoan, torturatuek mediku asistentzi eza jasaten dutelarik, gainera.

1985ean Burnika Faso-ko gobernuari ustezko torturen ondorioz hildako soldadu-ohi baten heriotza argitu zezan eskatu zitzaion: agintariek zirrosiaren ondorioz hil zela argitu zuten.

IPS. New York.